Valentzian, azaroaren 12tik 17ra, IPCC Klima Aldaketaren Gobernu Arteko Taldeak aldaketa klimatikoari buruzko Nazio Batuen txosten zientifikoa aurkeztuko duela-eta, hainbat erakunde ekologistak, sindikatuk eta gizarte eragilek [1] argi-itzaltzea egitera deitu dute, honako leloarekin:

“Aurre egiozu aldaketa klimatikoari”

ARGI-ITZALTZEA: 2007ko azaroaren 15ean, 20:00etatik 20:05era

Deialdi irekia da, eta zera eskatzen du: denbora tarte horretan, etxebizitzetako eta lantoki publiko zein pribatuetako kontsumo elektrikoa deskonektatzea, bai eta instalazio eta ekipamendu publikoetakoa ere.

Ekologistak Martxan elkarteak dei egiten die honekin bat egin nahi izanen duten pertsona eta entitate guztiei, ekintza honekin gizartearen eta erakundeen arreta erakar dezaten, mehatxu larri honek berehalako neurriak hartzea eskatzen baitigu.

Notas

[1] Ekologistak Matxan, Greenpeace, WWF/Adena, Amigos de la Tierra, SEO/BirdLife, Movimiento Clima, CCOO, UGT, Confederación de STES, Fundación Nueva Cultura del Agua, Paz Ahora, Coordinadora de ONG de Desarrollo, Entrepueblos, Fundación IPADE, Fundación Natura, Fundación Tierra, ACSUR, Asociación Permacultura, Mountain Wilderness, CECU, Justicia y Paz, Intermón-Oxfam, Fundación Ecología y Desarrollo, ADEGA, ADENEX, Acció Ecologista-AGRO, Coordinadora Ecologista d'Asturies, Organització Ecologista L´Escurçó (Tarragona), Fundació Terra, Verdegaia, Asociación Medioambiental La Cirigüeña de Morcín, Colectivo Ecologista de Aviles, Agrupacion Colectivos Asturianos, Avall de Llanes, Green de Carreño, Grupu d'Ornitoloxia Mavea, Ereba, Ecologia y Patrimonio, Jóvenes Verdes, Liberación-Amauta, Pedalibre, Plataforma 2015 y más, Federación Regional de Asociaciones de Vecinos de Madrid, CGT de Madrid, Campaña ¿Quién Debe a Quién?, Globalízate, Plataforma Jarama Vivo, Plataforma Ciudadana Contra la Refinería, Térmicas No-Aire Limpio, Plataforma Antitérmica de la Pereda (Mieres-Asturias), Intersindical Valenciana…